2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

Biderketa taulak. Gure hurrengo helburua. 2. kapitulua

Bai. badakit oporretan gaudela baina agian zuetariko batzuk ikasita duzue adostatu genuena. Nola, ez zarete gogoratzen? 

Helburua hauxe zen: "intentar aprender hasta la del cinco".

Joku honen bidez jakingo duzue nola ibiltzen zareten taulekin.

Biderketak 2


Eta ez ahaztu beste joku hau zuentzako ezaguna dena. Honek ere biderketak ditu eta! Yuhuuuu






2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

PIN-ean!


Neska mutil hauek PIN-ean ibili ziren Zidor taldearekin. Ea guztien izenak dakizkizuen!

2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Calculo mental: Ready, steady, go!

Zelako jokua topatu dudanan interneten. hasi naiz jolasten eta ezin dut utzi! Probatu nahi duzue?

Ea arinak zareten!

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Gabonetako abestiak

Hemen duzue aste honetan zehar abesti ditugun kantak. Ea nire etxetik entzuten dizuedan!

Ole olentzero












GABON ZORIONTSUA  BI ANA ANDEREÑOEN PARTEZ!! 

MUAC!

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Gabon zoriontsuak 3B-ren partez


Kaixo, Paula eta Jon gara. Blogerako musikako artikulu bat idatziko dizuegu. Lehenengoz gabon- kanta bat ikasi genuen "Oilarrak kanta- kantari". Gero, Ainhoak musika- tresnak eman zizkigun: triangeluak, krotaloak, pandereta, marakak, kaskabiloak, klabeak eta txinatar kaxak. Praktikatu genuen eta blogerako bideo bat grabatu genuen. Azkenik, klasez klase joan ginen zein ondo abesten dugun erakusteko. Zelako eguna!!!

Espero dugu zuei gustatzea, GABON ZORIONTSUAK!!



Museo Diocesano/Eleiz Museoan egindako bisita


Egun batean andereñoak esan zigun Moseo Diocesano joango ginela.
Asteartean joan gien. Alde zaharrean dago. Han Jesusen bizitza kontatu ziguten.

Gero, txikigunean, artelanak egin genituen. Ondoren, klasera etortzean artelanekin Jaiotza egin genuen
Oso ondo pasatu genuen!

(Álvaro, Hugo eta Noel)

2014(e)ko abenduaren 15(a), astelehena

Lucía eta txakurrak


Txakurrak  ugaztunak  dira eta gorputza ilez beteta dute.


Hau nire txakurra da eta “Robin” du izena .Txikia  eta zuria da.

Ilea luzea  duenez buruan koleta txiki bat  amak egiten dio.

Hankak motzak ditu,baina  korrika egiten du.Oso maitagarrai da, musu  asko ematen ditu. Etxean zaunka egiten du normalean, hala ere ondo portatzen  da.

Álvaro eta dortokak

Kaixo ni Alvaro naiz eta dortokari buruzko gauza batzuk ezango dizuet.

Dortokak narrastiak dira. Ere obiparoak dira. Eta beraien bisitza oso baina oso luzea da.






Dortokak biriken bidez arnasten dute.
Eta arrain txikitxoak jaten dituzte.

Oso igerilari  onak dira.

Dortoken mota asko daude.

2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

Biderketa taulak. Gure hurrengo hulburua. 1. kapitulua

Bai! Biderketa ikasten hasi gara dagoeneko. Baina horretarako behar-beharrezko da taulak ikastea.

Joku honen bitartez ikasiko dituzue. Baina trukotxo bat emango dizuet joku honetako pantailak pasatzeko. 


Gogoratu: 2 x 3  = 2 + 2 +2 

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Olentzero edota Errege Maguen opariak.



(Laster buelta emango diot... kapaza banaiz)

Ane eta hamsterrak



Hau nire hamsterra da. Nika du izena. Marroia da eta azpitik zuria.

Emea da. Begi txikiak ditu eta lau hanka txikiak ere. 

Egunez lo egoten da eta gauez korrika.


June eta hartza

Hartza ugaztuna da, bibiparoa da. Lau hanka ditu ibiltzeko. 

Gorputza ilez beteta dute. Pizka bat ile beltza du eta pizka bat zuria.


Lurrean bizi da baina batzuetan zuhaitzetara igotzen da. Zuhaitzetan lo egiten du. 
Banbua jaten du.

Paula eta hontza zuria

Hontza zuriak obiparoak dira. Ezagutzen da erderaz "buho nival " edo "buho del Ártico". Bizi dira Estados Unidosetan. Beraien tamaila handia da. Neurtzen dira 53 edo 65 cm arte. Mutilak zuri-zuriak dira baina neskek marka beltzak dauzkate.

Oso politak dira, nire animalia gogokoena da.

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Gabonetako kanpaina

Pasa den egunean, bideo bat ikusi genuen. Bideoan neska bat zegoen hitz egiten, baina konturatu ginen esaten zuena ez zela ikusten genuena.

Bideoa oso polita izan zen. (Mencía eta Uxue)




2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea

Matematika lantzeko orrialde bikaina. Buruketak

Hemen duzue izugarrizko orrialde bat matematika lantzeko.

Orain problemas= buruketak lantzea komenigarria izango litzateke baina badituzue beste aukera batzuk, besteak beste, calculo, adivinanzas...

Buruketak lantzeko hasi zaitezte hemen: "revoltijo de problemas". Besteak, agian, zailegiak direlako.

Animo!

Julene eta lepoluzeak


Lepoluzeak lepoa oso luzea dauka.  

Zuhaitzetako hostoak altuenak jaten dituzte. Afrikan bizi dira bere sabanan. Oso altuak dira.Munduko animalia altuenak dira. 

Azalean mantzak marroiak dituzte. Akaziako hostoak jaten dituzte.

Oso azkarrak dira. Ankak oso luzeak daukate.Lepoluzea ugaztuna da.

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Mirari eta untxia

Untxia animalia ugaztuna da.

Belarjalea  eta bibiparoa da amaren sabeletik jaiotzen delako. Ilea oso leuna du eta hortz handiak ditu azenarioak jateko. Belarri luzeak eta hanka motzak ditu eta beti saltoka dabil.


Nire animalia gustukoena da.

Maria eta izurdeak


Izurdeak oso argalak dira eta bost metro neurtzen dute. 
Burua haundia daukate eta muturra erebai. 
Bibiparoak dira eta haragijaleak. 
Itsasoan bizi dira. 
Itsasoan saltoka ibiltzen dira. 
Daude izurdeko mota azko.

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Mencia eta zaldiak



Animalia hau zaldia da, beltza da eta bere larruazala oso distiratsua da, polit-polita da. Bere buztana oso luzea da eta ile asko daukate. Zaldi hau ez da elefanteak bezain haundia, ezta pottokak bezain txikia ere.

Argazki honetan zaldia korrika egiten ari da zelaian, bere aurreko hankak zutik dira askarrago korrika egiteko. Zaldi hau trostan dabil.

Zaldia bibiparoa da, bere amaren gorputzaren barruan osatzen da. Zaldi hau ez da kumea, heldua da. Belarjalea da, landereak edo haien zatiak jaten du.

Zaldi hau arabiar zaldiak bezain ederra da.

Maider eta izurdeak


Animalia hau ugaztuna da eta uretan bizi da, baina ez da arraina. Nire animalia gogokoa da.

Oso polita da. Hegatsei esker asko igeri egiten du eta salto handiak egiten ditu.Madrileko zooan ikusi nuen eta argazkietan ere.
(Maider)

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

San José abestiak

Aste honetan San José astea ospatu dugu, ekintza desberdinak egin ditugu eta primeran pasatu dugu. Noski, ezin dugu ahaztu abestiak gurekin egon direla. Batez ere bi berezi hauek. Hemen uzten dizkizuet etxean abestu nahi baduzue.


https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/hubo-un-hombre

https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/alai-gaitezen-denok

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Buruketak egiten txapeldunak gara!

Zertarako ikasi behar dugu ondo egiten gehiketak eta kenketak? Gure eguneroko bizitzan erabiltzeko!

Normalean inork ez digu esaten gehiketa edo kenketa bat egiteko, eskolan ez bada.  Baina erosketak egiteko, lagunen artean gauzak banatzeko eta beste hainbat gauzetarako halako eragitetak egiten ditugu.

Egia esan... egunero egiten duguna... buruketak dira! Horregatik oso garrantzitsua da ondo egitea. Hemen duzue buruketa gehiago praktikatzeko. 


Ondo izan!



2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Odenagailuetan... San José de Calasanz

Aurten berriro ordenagailuetara joaten gara, ostegunetan lehenengo orduan. Beste gauzen artean bordeak, izenburua, argazkiak... ipintzen ikasi dugu.

Painten formak ipintzen ikasi dugu eta ere bai koloreak nola erabiltzen diren. Beste ostegunean Kalasanzeko marrazkiak egin genituen eta andereñoak inprimatu ditu pasasbidea eta klasea apaintzeko.

Ikusi nahi dituzue gure lanak? Hemen daude! (Maialen eta Juan).




Antzezlariak gara!

Ikusiko dituzuen argazkiak guk egindako antzerkiarenak dira.

Horretarako lehenengoz andereñoak taldeak egin zituen. Gero, taldeka, praktikatu egin genuen eta mozorroak prestatu genituen.

Astelehenean antzerkia egin baino lehen mozorrotu ginen.

Eta gero... antzerkia hasi zen! (Ane eta Iker)


2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

MEZU GARRANTZITSUA: ASTELEHENEAN EZ DAGO HEZ.FISIKOA

Datorren astelehenean ez dugu heziketa fisikorik izango beste ekintza interesgarri bat egingo dugulako.

Beraz, hobe da heziketa fisikako arropa ez ekartzea. Ez ahaztu!

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Geure deskribapenak. Jakin nahi duzue nolakoak garen?

Joan den asteetan geure deskribapenak ondo egiten ikasi genuen.

Lehenego ikasi genuen nola egiten zen deskribapena. Ondoren binaka irakasleen deskribapenak osatu genituen. Ikusi nahi nahi badituzue... hemen daude:
Geroago gure buruaren deskribapena egin genuen eta andereñoak zuzendu zituen gure deskribapenak. Informatika gelan ere gure deskribapenak egin genituen.

Azkenik gure deskribapena garbira pasatu genuen eta gure argazkia itsatsi genuen.

Hemen dituzue gure lanak! (Andrea eta María)

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Ikerren oporrak


Errekaldeko jaietan nago. Hor jolas asko daude. Guztoko duzue hor egotea? Ere toro mekaniko bat dago. Agur.



Domund-i buruzko hitzaldia

Pasa den asteazkenean Javi, Paularen aita bere lana azaltzeko etorri zen. Ikusi genuen txiroek ez daukatela arropa eta dirua.
Gainera, txiro batzuek eskola oso urrun zeukaten. Beste batzuek ez zeukaten janaririk eta animaliak hil egin behar zituzten jateko.
Konturatu gara txiroek jan behar dutela janari guztia nahiz eta ez gustatu. Horregatik guk ezin dugu janaria zakarrontzira bota.

Peio García, Asier Porras eta Natalia González

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

Pertsonen ahotsak

Musikan Ainhoa andereñoak bi bideo jarri dizkigu ahotsen sailkapena ezagutzeko. Lehenengo bideoan gipuzkoar soprano batekoa da, Ainhoa Arteta. Bigarren bideoa asko gustatu zaigu. Neska batek bost bideo grabatu eta elkartu ditu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

(Nadia, June eta Teresa)



2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

Mahaiak elkarbanatuz gero...

Pasa den egunean tutoretzan mahaiekin jolastu genuen. Saitu behar ginen denok jesartzen. Eta andereñoak mahaiak kentzen zituen. 
Azkenenan denok lortu genuen eta denon artean zein gauza onak lortu genituen arbelean idatzi genituen. Adibidez: 
  • Lagunak hartu genituen.
  • Oso ondo pasatu genuen.
  • Besteengan pentsatu genuen
  • Ez pentsatu nire beharrak
  • Ideiak eman ditugu.
  • Hitz egin dugu zerbait lortzeko.
Oso ondo pasatu genuen! (Lucía eta Mirari)




2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Alfabetoaren abestia



Txikitatik ikasitako gauza asko ez ditugu inoiz ahazten eta abesti hau denbora luze izango duzue buruan, ziur!

"Hauxe da, hauxe da..... tititititiiiiiti"

2014(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

Cálculo mental egiten... ona zara?

Berriro beste joku bat daukagu "calculo mental" egiteko: batuketak, kenketaka eta biderketak!

Horiek oraingoz ez ditugu landu baina norbaitek praktikatu nahi izatekotan hemen duzue.

Hasi zaitez jolasten HEMEN klikatzen


2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Musikako klasean martxaz josita

Hau egin genuen musikako klasean:
  • Lehenengo ikusi genuen bideo bat ume batzuekin.
  • Gero: Bideoa ikusiz gero, mahaiak banandurik ipini genituen.
  • Gero: Ainhoak grabatu zuen.

Eta oso ondo pasatu genuen!(Maider eta Julene)

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Gehiketa eta kenketa gehiago

Hemen duzue ariketa pare bat gehiketak eta kenketak menperatzeko. Ea denak ondo egiten dituzuen!

Gehiketak                          Kenketak

2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Teresaren oporrak


Hauek nire oporrak dira. Gauza asko egin nituen. Adibidez: San Fermineko jaietan edo beste gauzaren bat baina orain dena ikusiko duzue

- Nojako hondartzan karramarroak hartzen egon ginen.
- San Juan de Gaztelugatzen kanpaila ko genuen.
- Euguinen ziza horiak hartu genituen.
- Arga ibaira harriak botatzera joan ginen.


2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

Giza gorputza mugimenduan

Inguruko bigarren gaia birpasatzeko eta, nahi baduzue, gauza berriak ikasteko, hemen duzue klasean ikusiriko jokua.

Ea gauza berriak ikasten dituzuen!

GIZA GORPUTZA MUGIMENDUAN

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

Restas con llevadas

Zelako lioa!! Guk bagenekien kenketak egiten eta orain... beste era batean ikasten ari gara: "como los mayores".

Bizikletaz ibilitzen nola ikasi dugun galdetzen badigute, praktikatzen esango genuke.

Beraz kenketak egiten ondo ikasteko... egin, egin eta egin.





2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

Bihotzez eginda


Joan den egun batean andereñoak ipuin bat kontatu zuen: 

"Bazen behin tronpeta bat denori poza ematen diela. Egun batean tronpeta desagertu zen eta denok triste zeuden. Neska batek tronpeta aurkitu nahi zuen. Tronpeta putzuan zegoen eta putzuan musikariak ere zeuden eta notak triste-triste jotzen ari ziren. Gero neska putzu barrura joan zen eta tronpetarekin denok pozik zeuden.

Gero andereñoak esan zuen gauza politak besteen sorbaldan ipintzeko denok pozik egoteko.

Oso ondo pasatu genuen! (Pablo eta Xabier)



2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Nataliaren oporrak

Hemen, Alemanian nago nire familiarekin: aita, ama, neba, amona eta ni.
Alemanian ikusi genuen: Zurich, Munich, Baviera, Rothemburg, Baden-Baden, Heidelberg, Strasbur, Friburg eta Núrmberg.

Oso ondo pasatu genuen! (Natalia)

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Matematika txapeldunentzat



Hemen duzuen loturaren bidez kurtso osoan landuko ditugun eragiketak praktika ditzakezue: momentuz gehiketak, laster kenketak (como los mayores),


Klikatu Eragiketa guztiak eta jolastu!




2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Gure neskak nazioartekoak dira!

Ez dakigu blogerrean agertzeagatik edo zergatik den baina gure klaseko neska batzuk nazioarteko (internacionales) bihurtu dira. 



Hemen duzue Hungriatik etorritako irakasle batzuekin. Hau poztasuna daukazuena!

2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

Hezurren eta giharren funtzioa

Gaur inguru klasean kamaleio batek hezur eta giharren funtzioa azaldu digu.

Interesgarria da? Berriro ikusi nahi baduzue klikatu animaliaren izenean, hemen: kamaleoia 

2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

"Zatoz ikustera-Ven y verás"

Urtero-urtero badugu "lema" bat kurtso osoan landuko duguna. 

Aurtengoa "Zatoz ikustera-Ven y verás" da eta ziur klasean ikasitako abestia gogoratuko duzuela.

Hemen klikatu ezkero abestia berriro entzun eta abesteko aukera izango duzue VEN Y VERÁS
(Agertzen diren pertsonak Tafallako Eskolapios ikastetxekoak dira)

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Juleneren udako oporrak

Oporretan Disneyland Parisen egon nintzen. Oso ondo pasatu nuen! Hugorekin topatu nintzen. Leudie, Mini, Miki, Pluto, Edurne Zuri, Chip, Alice, Ariel Cenicienta eta Rapuntzeli atera nien argazkia. Primeran pasatu genuen!

Ere nire herrian egon nintzen. Eta "fiesta de la espuma" egin nuen" (Julene)