2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

Gure egunkaria

Egunkaria egin baino lehen klasean berri bat egin genuen. 

Gero Anak zuzendu zituen. Geroago berak erakutsi zizkigun berriak. Esan zigun egunkari baterako zela. Etxerako lan moduan garbira pasatu genuen berria. 

Ondoren egunkaria ataletan zatitu dugu. Hemen duzue, blogean eta igaul jarriko dugu hormetan.

(Teresa, Hugo eta Mencía)


2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

Gimnasia ritmikako txapelketa

Larunbatean gimnasia ritmikako txapelketa eduki genuen Sopelan.

Goizeko 9:00 etan Sopelan berotzen egon behar ginen. Hau pereza hau! Parte hartu genuen: Nadia, Natalia, June, Paula, Maialen, Maider Andrea eta gehiago. Maialen eta Adnrearen taldeak bigarren postuan geratu zen. Baian besteek ere oso ondo egin zuten. Azkenenan oso dibertigarria izan zen.

(Nadia, Maialen eta Natalia)



Ana etorri zen bisitan!

Pasa den egunean Ana etorri zen. Oso pozik jarri ginen.


Nobel Sariarena egin zuen, Anak puntuak arbelan jarri zituen. Mencia izan zen irabazlea eta Noel eta Pablo enpate geratu ziren. Menciari diploma bat eman zioten.


Ana joatean pena handia eman zigun.


Eta hemen duzue Anarekin egindako photo call-ean agertu ez zirenak: María eta Mohamed!





















(Maider, Paula eta Uxue)

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Ura edatea zein garrantzitsua den!

Ingurun gai berri bat hasi gara, urari buruz. Lucíak erakutsi digu bideo bat urari buruz. Ura oso garrantzitsua da eta ura aurreztu behar dugu.

Bideoak esaten du zortzi urezko edalontziak edan behar ditugula.

Hau da Luciak erakutsitako bidea eta gustatzea espero dugu!

(María eta Lucía)




2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea

Orduak finkatzen

Orduak landu ditugu, bai analogikoan bai digitalean! Orain, ez dago beste erremediorik, praktikatu beharko dugu!







Joku honetan parte hartzeko zera gogoratu beharko duzu:

A.M. (por la mañana)
P.M. (por la tarde)





Eta honek joku pilo ditu! 

2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

Orduak lantzen


Nahiz eta klasean landu, joku honek lagunduko dizuet orduak hobeto ikasten: 

Ikasi ondoren praktikatzeko momentua da!

        

2015(e)ko otsailaren 18(a), asteazkena

Pasa den ostiralean mozorrotuta etorri ginen eskolara.



Lengoaian inhauterien txapelketa bat egin genuen. Berdinketa egon zen Juan, Pablo eta Nataliaren artean 21-21-21. Juan emozionatu zen asko.

Jolastokian andereñoak photo call bat egin zuen. Oso ondo pasatu genuen!!

(Julene, Ane eta Iker)  

2015(e)ko otsailaren 16(a), astelehena

Translazio higidura. Mariak bidalitakoa

Mariak interneten arakatuz gero beste joku bat topatu du eta eskeintzen digu.

 Honek Lur planetak egiten duen translazio higidura azaltzen digu. Mila esker María!

Azken biderketen jokuak, Mariak bidalitakoak

Hauek dira Mariak bidaliriko jokuak. Eskerrik asko Maria O.! Hauek izango dira biderketei buruz jarriko ditugun azkenengo jokuak.




Joku hau ingelesez dago, zein ondo!





Eta hemen joku pilo topatuko dituzue.



Mila esker, Maria!

Juego de la oca biderketak praktikatzeko. Maiderrek bilatuta

Badakizue "juego de la oca" jolasten? Ea biderketak egiten irabazten duzuen!

Eskerrik asko Maider!

2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Eragiketen zuzeketa

Hemen duzue zuek egindako eragiketak zuzentzeko lagutza.

Badakizue, okertu egin bazarete fijatu zaitezte eta bilatu zein izan den arrazoia (la llevada, las tablas...).

Agian ni ere okertu naiz! 


2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

Errotazioa, translazioa eta kontinenteen rap-a!

Lur planeta biraka dabil gelditu gabe...





...eta zuek ezin izango duzue gelditu abesten!




Errotazio eta translazio- higidurak


Ingurun Lurraren higidurak ikasten ari gara. Hobeto ulertzeko bideo hauek dauzkazue etxean ikusteko. Oso interesgarriak dira, ezta?


Teresak topaturiko jokua. Biderketa taulak



Teresak joku hau topatu du biderketak birpasatu ahal izateko.

Pizza emaitzaren gainean jarri behar duzue!

2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

Antzerkia... ingelesez

Beste egun batean ez genuen mate izan antzerki batera joan ginen eta. 

Antzerkia ingelesez izan zen eta bere izenburua zen"Chocolate". Protagonista Miki deitzen zen eta txokolatea gustatzen zitzaion. Baina medikuak esan zien fruita asko eta txokolate gutxi jatea. Gaiztoa Melisa deitzen zen eta txokolatea laportu nahi zuen. 


Azkenean leku asko esan zituen eta polizia kartzelara eraman zuen. 

Asko gustatu zitzaigun, oso polita izan zen!

(Andrea, Nadia eta Alvaro)





Erosketak ondo egiten!

Joan den astean, eskolan merkatu txi bat egin ziguten. Erosketak egiten ikasi genuen eta bitartean beste batzuk marrazki bat margoztu zuten. 

Talde guztiok erosketa egin genuen baina bueltak eta tiketa ahaztu genituen.

Gero, denok diruarekin pasatu genuen talde bat ezik. Ondoren, klasera igo ginen eta zigortuta egon ginen. Azkenenan patiora joan ginen baina oso denbora gutxi falta zen. Oso ondo pasatu genuen!
(June, Noel eta Pablo)



2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Angeluak, gauza berria eta bitxia



Atzo, angelu motak landu genituen. Hemen duzue ikasitakoa praktikan ipintzeko jolas txiki-txiki bat.

Klika ezazu irudian.

2015(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

Biderketa bereziak x10, x100, x1000...

Hauek bai dira biderketa errezak! 

Dena den pizka bat praktikatzea ez legoke txarto.

 Horretarako klika ezazu marrazkian!