2015(e)ko ekainaren 29(a), astelehena

Zein ondo ibili ginen Santanderren!

Kurtsoa amaituta dago baina oporretan joan baino lehen Santanderren izandako abentura gogora dezakegu.

Zein ondo portatu zineten guztiok! Zorionak!



Zidorreko kanpaldia (azken partea)

Gauzarik hoberenak beti laster amaitzen dira. 

Baina argazkien laguntzaz une politenak gogora ditzakegu. 

Hemen duzue izugarrizko "pase de modelos" bat.

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Zidorreko kanpaldia (1. partea)

Nahiz eta guztiok kanpaldira ez joan, denok geure baserria ondo ezagutzen duzue irailan egon zineten eta. 

Irudian, egun hauetan egiten ari diren kanpaldiaren argazki  batzuk daude.

Argazkiak ikusita, primeran pasatzen ari direla ematen du. Ea hurrengo urtean nor gehiago animatzen den!


2015(e)ko ekainaren 21(a), igandea

Euskera oso aberatsa da!


Egun batean hizkuntzako klasean zera ikasi genuen: Euskadin gauzak esateko era ezberdinak daude.

Teresa eta Anek honi buruz ikertzen ibili dira eta hau erakutsi nahi digute guk ikasi ahal izateko.

Mila esker, Ane eta Teresa!


Pajita-Lastoa.


Marrubia-Mailuka.


Arbola-Zuhaitza.


Trikua-Muskerra.


Ogitartekoa-Bokata.


Katagorria-Urtxintxa.


Urdaiazpikoa-Jamoia.


Madaria-Udarea.


Txirkua-Txirrina.





Enrique-Endika.


Magdalena-Maialen.


Ana-Ane.


Teresa-Maite.

Paloma-Uxue.

2015(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Gure egunerokoa gordeko dugu!

Gabonak baino lehen eguneroko bat egiten hasi ginen.

Gurekin egondako Ana andereño gazteak eta biok (Ana andereño ez gaztea) inoiz ez genuke pentsatuko hain gogoz hartuko zenuketenik proposamen hau.






Denok idatzi ondoren berriko txandak errespetatuz zuen gauzak idazten jarraitu duzue udako oporrak heldu arte! Bestela jarraituko zenukete, seguru!

Beraz, ZORIONAK jasotzea merezi duzue!

Hurrengo kurtsoan beste proiekturen bat martxan jarriko dugu. Yuhuu

Udarako web batzuk

Hemen etxean lantzeko web orrialde batzuk uzten dizkizuegu.

http://childtopia.com/

http://www.elhuevodechocolate.com/

http://roble.pntic.mec.es/arum0010/

http://contenidos.educarex.es/mci/2007/29/



2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Agur guztioi 3B

Musikan, kurtsoa agurtzeko abesti polit bat ikasi dugu. Abestia "Hasta luego" deitzen da eta hizkuntza batzuetan dago: erderaz, euskeraz, italieraz, frantsesez...

Oso dibertigarria izan da dantza batekin egin dugulako eta dantza oso barregarria eta polita izan delako. Pixka bat zaila dena jarraian eta azkar esan behar dugulako.

Praktikatu dugu eta oso ondo atera zaigu. Espero dugu gustatzea.

María, Mencía, Julene eta Teresa


2015(e)ko ekainaren 14(a), igandea

Txanponak eta estralurtarrak

Calculo mental, gehiketak, dirua eta amaitzeko estralurtarrak! Zer gehiago nahi duzu?

Fijatu zaitez, bi eratan jolas dezakezu. Moduz errezean eta modu zailan. Ausartuko zara?




2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Cuerpos geométricos

Kurtsoaren amaieran egon arren, gauza berriak ikasten jarraituko duzu, noski! 





Cuerpos geometricos izenekoak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue joku hauekin.



Beste joku bat egiteko sakatu


2015(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Geure komikiak taldeka eginda

Klasean lan eta lan jarraitzen dugu. Hemen duzue zuek taldeka egin dituzuen komikiak.

Primeran geratu dira, ez da?


2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Mohameden komikia

Hemen duzue Mohamedek egin duen komikia. Bakar bakarrik egin du. Zorionak Mohamed!!
(Aquí tenéis el comic que ha hecho Mohamed sin ayuda) ¡Felicidades Mohamed!

2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Aho-korapiloak


Egun batean Anak etxerako lanetan ipini zigun aho-korapilo bat ikastea gero "mahai luzean" (tariman) esateko. 

Batzuk pizka bat urdurik jarri ginen ea horregatik ez zen oso ondo geratu baina denok esfortsu handia egin genuen. Gehien gustatu zitzaiguna izan zen nola egin genuen, hain polita zen! Ikasi genuen ere klasean pizka bat.

Gure ustez Anak grabatu zigun patzientzia handiz zeren eta ez genekiena ikusten utzi zigun.

Eta hona hemen bideo batzuk!





2015(e)ko ekainaren 3(a), asteazkena

Oi Pello Pello

Gustatu zaizue ikasi dugun abestia? Nork abesten du? Jakitekotan iruzkizunetan erantzun dezakezue.

Hemen dituzue autore honen bi abestiak:





2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

Herriak eta hiriak zein desberdinak diren!

Bai, herriak eta herriak ez dira batere berdinak eta klasean honi buruzko eskema osatu duzue. 
Gehiago jakin nahiko zenukete? Ea hauxe baliogarria den!